Uztailaren 4an, familia ekintzen baitan, saskigintza tailerra eskainiko da Ekoetxean. Bertan, parte hartzaileek gaztain egurra erabiliz saski txiki bat egiteko aukera izango dute. 8 urtetik aurrerakoei zuzenduta, lau txanda egingo dira, plaza mugatuak daudelako: 10:00etan, 10:45ean, 11:30ean eta 12:15ean, hain zuzen.
Izen ematea uztailaren 1a baino lehen Ekoetxean egin beharko da: 943-81 24 48 da bertako telefono zenbakia.