Beatriz Artolazabal, Rodríguez Ranz eta Hernando Madrilen izan dira Terrorismoaren Biktimen Egunean

0

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Terrorismoaren Biktimen Eguna ospatzeko ekitaldian izan da Madrilen, diputatuen Kongresuan. Jose Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordea eta Monika Hernando arloko zuzendaria izan ditu lagun Artolazabalek.

“Beti esan izan dugu: biktimak ez dira amortizatzen edo ahazten. Memoria bizia dira, eta etorkizuna eraikitzeko memoria. Biktima guztiek, eta, bereziki, terrorismoaren biktimek”, aitortu du salburuak Kongresuaren atarian.

Era berean, eta ildo horretatik, Artolazabalek adierazi duenez, “biktimek egiarako eta aitorpenerako eskubidea dute; legezko onarpena, instituzionala, soziala, sinbolikoa eta morala”. Horregatik, gaurko ekitaldia aintzatespen horren sinbolotzat hartu du.