Donostiako Altzako kiroldegi berriaren ekipamendua kontratatzeko lehiaketa argitaratu da

0

Donostia Kirolak Altzako Udal Kiroldegi berrirako behar den ekipamenduaren hornidura kontratatzeko lizitazioa argitaratu du. Horrela, dena prest egongo da Obra eta Proiektu Sailak obraren fasea amaitzen duenean, eta kiroldegia ahalik eta lasterren ekipatu ahal izango da eta instalazioa irekitzeko epea aurreratu.

Kontratu honek lau ekipamendu sorta ditu eta berrikuntza batzuk dakartza Udalaren beste kirol instalazio batzuetako ekipamenduari dagokionez:

  • 1. sorta: lehiatilak, 149.000 € erabiliko dira sorta honetarako
  • 2. sorta: altzariak, 102.117 euroko aurrekontuarekin
  • 3. sorta: aldagelen eta igerilekuen ekipamendua, 79.739 euroko aurrekontu saila du esleituta
  • 4. sorta: kirol pistetako ekipamendua, 199.045 euroko aurrekontua du

Berrikuntza garrantzitsuetako bat da bai igerilekuek bai pista nagusiak kirol anitzeko bi bideomarkagailu elektroniko izango dituztela, eta horiek, partidetarako markagailuaren funtzionaltasunaz gain, beste informazio eduki batzuk eskaintzeko aukera emango dute, hala nola, igerilekuko kaleen programazioa edo erabiltzaileentzat garrantzitsua den beste informazioak ere.