Sagardui sailburuak zuhurtziarako deia egin du «pandemia ez baita bukatu»

0
PRUEBA

Gotzone Sagardui Osasun sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” saioan; eta, bertan, azpimarratu du, oraindik, zuhurtziaz jokatzeko momentua dela, azken asteetan egoerak hobera egin badu ere, «horretarako arrazoiak badauzkagu». Sailburuak gogorarazi du pandemia ez dela bukatu eta neurriak mantentzea beharrezkoa dela. «Ikusi da neurriak mantentzen ez direnean kutsatzeak ematen direla», gaineratu du.

Mallorcara egindako ikasturte amaierako bidaiek eragindako covid-19 agerraldiari dagokionez, Osasun sailburuak jakinarazi du gaur-gaurkoz 172 kasu positibo daudela agerraldi horrekin lotuta, eta horien artean delta aldaera aurkitu dutela. Ostiraletik, baheketari eta zaintza eta miaketa sarearen lanari esker, 46 pertsona atzeman dituzte. Gainera, Sagarduik azaldu duenez, 300 ikasle inguru berrogeialdian egoteko esan zaie kontaktu estu gisa.