«Uribe Kostan Euskara Sustatzeko estrategia 2021» aurkezteko ekitaldian parte hartu du Miren Dobaranek

0

Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek «Uribe Kostan Euskara Sustazeko estrategia 2021» aurkezteko ekitaldian parte hartu du. “Euskara sustatzeko bidea berreraikitzen” lemapean, Uribe Kostan euskara sustatzen lagunduko duen estrategia integratzailearen bidez euskararen komunitatea saretu nahi da, eskualdeko eragile sozialen eta instituzionalen arteko elkarlana bultzatuz.

Estrategia berria ez ezik, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, “Uribe Kostan Euskaraz Blai!” marka berria ere ezagutzera eman du.

Ekitaldian Uribe Kostako hainbat eragile sozialekin batera, Josu Landaluze Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko presidenteak eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatuak ere hartu dute parte, besteak beste.