Uztailean itzuliko dira Barakaldoko itsasadarrean barrena itsasontziz egingo diren ibilbideak

0
PRUEBA

Berriz ere ekingo die Barakaldoko Udalak IHIZ/CIHMA eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioarekin batera antolatutako itsasadarreko ibilbideak itsasontziz.  Itsasadarraren ingurua eta historia ezagutzera emateko sortu da ekimena, eta uztaileko eta iraileko larunbatetan egingo da.  Hilaren 6ra arte dago zabalik uztaileko ibilbideetarako izena emateko epea.

Ibilbide gidatuek itsasadarraren ingurua ezagutzeko aukera emango dute, bai eta Barakaldo eta Ezkerralde osoa eratzeko izan duen eta duen garrantzi historikoa ezagutzeko ere.  Bertan parte hartu nahi dutenek HAZen, 010 edo, Barakaldotik kanpo, 944 789 200 telefonoen bidez eman ahal izango dute izena, eta, behar izanez gero,Herriko Plazako, Gurutzetako eta Clara Campoamor zentroetako Herritarren Arretarako bulegoetan jaso daiteke.

Pertsona bakoitzak gehienez 4 pertsona aurre-inskribatu ahal izango ditu zozketarako, eta, tokia egokitzekotan, ibilbiderako.

Lehenik eta behin, uztaileko bisitetarako epea irekiko da, eta hilaren 6an amaituko da. Egun bat geroago, uztailaren 7an, alegia, tokiak zozketatuko dira izena eman dutenen artean.  Uztailaren 8an eta 9an, zozketan tokia egokitu zaienei deituko zaie baieztatzeko.