Zarauzko Orokieta Herri Eskolan lanak hasi dira

0

Hasi dira jada Orokieta Herri Eskolako patioaren estalketa eta birmoldaketa lanak. Proiektu hau oso garrantzitsuak da Udalarentzako, urte honetako aurrekontuetako diru-partida handiena birmoldaketa-lan hauek gauzatzera bideratu baita. Lanek bi zati izango dituzte. Alde batetik, estalki bat jarriko da, eraikin nagusia eta frontoia lotuko dituena, ikasleei jolastokian estalitako gune bat eskaintzeko.

Bestalde, jolastokiko zenbait eremu asfaltatu birmoldatuko dira, berdeguneekin ordezkatuz, eta haurrentzako parke berri bat jarriko da, gainerako zarauztarrentzat ere zabalik egongo dena eskolaz kanpoko ordutegian.

«Orokieta Herri Eskolaren patioan egingo diren birmoldaketa lan hauek oso garrantzitsuak dira eskolarentzat eta Zarauzko herriarentzat orokorrean» adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Patioaren zati bat, haur-parkearena hain zuzen ere, irekita egongo da zarauztar guztiek goza dezaten eskolako ordutegiaz kanpo”.

Lan hauek aurrera eramatearen arduraduna K1 EKOPASAIA SLL enpresa izango da eta 281.077,36 euroko (BEZ barne) aurrekontua edukiko dute. Datorren kurtsoaren hasierarako lanak oso aurreratuak egotea aurreikusten da.