Barakaldoko Garapen Jasangarria Arloak bere jardueren berri emateko kartelak erretiratu egingo ditu

0

Argi du Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloko zinegotzi Alba Delgadok, klima-aldaketaren aurkako borrokan, administrazio publikoak direla eredu izan behar dutenak.  Horregatik, Delgadok zuzentzen duen arloko jardueretarako kalean eta ostalaritza-eta merkataritza-establezimenduetan jartzen diren kartel guztiak erretiratu egingo dituzte jarduera amaitutakoan.

«Udalerrian erantzukidetasuna  eta hondakinak eta zikinkeria ez sortzeko ohitura sustatu nahi ditugu ekimen horren bidez. Logikoa denez, garbiketa-zerbitzuek kaleetako kartelak jasoko dituzte uneren batean, baina, horrela, horiek jartzen dituen pertsona edo erakundea ez da gure ingurumenerako sortzen duen kaltearen erantzule izango, eta ez du neurririk hartuko hori egiten ez jarraitzeko», azaldu du Alba Delgadok.

Joan den astean ekin zitzaion lehenengo aldiz Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloak ekainaren 19rako antolatutako Bigarren Eskuko Bizikleten Bigarren Merkatua iragartzeko jarritako kartelak erretiratzeari.  Kartel guztiak eraman ziren papera birziklatzeko edukiontzi urdinera.

Zeregin hori betetzeko, lehen aldiz sartu da zerbitzua kontratatzeko baldintzetan enpresa esleipendunak ekitaldia iragartzeko kartelak jartzeaz gain, ondoren ere kentzera behartzen duen baldintza.

«Berrikuntza hori da hemendik aurrera gure kanpaina guztietan sartuko duguna.

Gure asmoa da, kartelak jartzen dituzten berak izatea kartelak jasoko dituztenak, badakitelako non jarri dituzten».