Donostiako Gobernu Batzordeak onartu dituen gaiak

0
binary comment
PRUEBA

Arrats Elkarteari emakida

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 4 higiezinen erabilera pribatiborako emakida administratiboa ematea, zuzeneko esleipenaren bidez, Arrats Elkarteari. Emakida 2022ko abenduaren 31 arte ematen da, eta beste urte batez luzatu ahal izango da.

Higiezinak beren izaeraren arabera erabili beharko dira, eta «Lehen Urratsa» programa egiteko baino ez dira erabiliko. Programa horren helburua da laguntzadun ostatu alternatibak eta gizarteratzeko ibilbideak eskaintzea egungo osasun-krisiak kaltetu dituen etxerik gabeko pertsonei.

Zoladuraren konponketak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Antondegi, Txalin eta Pokopandegi bideetako galtzadako zoladuraren konponketak burutzeko proiektua. Proiektuak 75.489 euroko aurrekontua du eta bi hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da

Hiri altzariak pintatzea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du CONTENUR, SL enpresari esleitzea Donostiako udalerriko hiri altzarien elementuetan pintatze lanak egitea xede duen kontratuaren 1 eta 2 sortak. Proiektua gauzatzeko epea 12 hilabetekoa da, luzatzeko aukerarik gabe, eta urteko gehieneko aurrekontua 531.957 eurokoa da.

Suhiltzaileen ibilgailua

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak Autobonba Astuna ibilgailuaren (Mercedes Benz markakoa eta 1528 AF modelokoa) doan egindako lagapena onartzea.

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren aurreko Autobonba Astuna ibilgailuak istripu bat izan zuen eta erabateko hondamena izan zuen. Beraz, gaur egun ez du baserrietara edo gune ez hain urbanoetako eremuetara landa-bideetatik iristeko ibilgailurik.

Gainera, Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du ezbeharra izan duen ibilgailua Bullfuego SLU enpresari besterentzea, salerosketa zuzenaren bidez, 10.285 euroko prezioarekin.

Donostiako Klasikoa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren eta Euskadiko Txirrindularien Elkartea (OCETA) arteko lankidetza hitzarmena. Hitzarmenaren xedea da Donostia Klasikoa (gizonezkoa eta emakumezkoa) garatzeko lankidetza esparrua ezartzea. Udalak 162.000 euro jarriko ditu 2021ean.