EIJO – Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra: ikasleen Big Band-a hemen da berriz

0

Saxofoiak, muntatuta. Pianoa, afinatua. Tronpetak, prest. Gitarra elektrikoak, konektatuta… eta garrantzitsuena: musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen taldea hasi dela musika-tresnak berotzen, eta irrikaz daudela kontzertuetan dakiten guztia emateko. EIJO da, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, bakarra munduan bere instrumentazioagatik eta soinuagatik; izan ere Big Band-en errepertorio tradizionala Euskal Herriko musika tresnekin fusionatzen du EIJOk: alboka, trikitia, txalaparta eta txistua. Itxura bikaina du!

Atzotik, ekainaren 28tik, EIJO osatzen duten 28 ikasleek astebeteko kontzentrazioa eta entseguak egiten ari dira egiten Bilbon, laster izango dituzten kontzertuak prestatzeko. Aste trinkoa izango dute igandera arte. Kontzertuak asteburu honetan bertan eskainiko dituzte Areatzan, Elorrion (Musikaire Jaialdiaren barruan) eta Irunen. 14 eta 19 urte bitarteko ikasleek beraientzat osorik konposaturiko errepertorioa eskainiko dute.