Osasun Sailak Las Arenas eta Gorliz hondartzetan bainua librea dela adierazten du

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Getxoko Las Arenas eta  Gorliz hondartzetan bainua librea dela adierazten du, izan ere, azken orduetan egindako analisietan baieztatu da bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela. Gauzak horrela, azken egunetako euriteak dela eta, Bizkaiko zenbait hondartzetan ezarritako bainatzeko debeku-protokoloa itxi da.

Hondartza denboraldi osoan zehar, Osasun Sailak abian du bainu-eremuetako osasun-zaintzaren programa. zeinek uraren kalitatearen kontrol analitikoa barne hartzen du, araudian adierazitako parametro eta maiztasunekin, eta, gainera, aparteko egoeretan, hondartza-ingurunearen egoera higieniko-sanitarioaren zaintza eta herritarrei emaitzen berri ematea. Etengabeko azterketa hauek egiaztatzen dute Euskadiko hondartzen eta bainatzeko guneak egokiak direla.