‘Nola eraldatu Langile Teknikoak Pertsonen Kudeatzaile?’ ikastaroan izena emateko azken egunak

0
PRUEBA
Azpeitiko Udalak IMH-rekin elkarlanean Nola eraldatu Langile Teknikoak Pertsonen Kudeatzaile? ikastaroa eskainiko dute uztailean, online. Ikastaroa uztailaren 6tik 27ra bitartean, astearte, asteazken eta ostegunetan emango da 9:30etik 11:30era bitartean. Izena emateko epea uztailaren 1a izango da. Ikastaroa doan da.

 

Deskribapena

Promozioa motibazio-tresna gisa erabiltzeko joera dugu, eta, izatez, horretarako tresna ona da. Hala ere, ez gara ohartzen promozioek, gehienetan, pertsonen kudeatzailearen
funtzioa daramatela berekin, eta horrek sustatuak burutik ekarri ohi ditu; beraz, batzuetan kudeatzaile txarrak lortzen ditugu eta langile edo teknikari onak galtzen ditugu.

Xehetasunak

Ikastaroaren datak: Uztaila: 6,  7, 8, 13, 14, 15, 20, 21, 22 eta 27 ( 2 ordu)
Ordutegia: 09:30-11.30. Asteartea, asteazkena eta osteguna
Izen ematea: basazabal@azpeitia.eus
Izen ematean beharrezko datuak: Izen-abizenak, NAN zenbakia, e-posta eta telefonoa.
Izen emateko azken eguna: uztailak 1

Edukiak

• Zer esan nahi du pertsonen kudeaketak?

• Egoeraren lidergoa. Laguntzaile bakoitzari behar duena.Dinamika. Zein da nire estiloa?

• Eta portaera bat zuzendu behar badut?

1. praktika.- Eneko, «Nirekin hartuta daukazu»

• Eta zoriondu behar badut?

2. praktika.- Alicia en el país de las Maravillas

• Elkarrizketak diseinatzearen garrantzia.

3.- praktika ez da zergatia, baizik eta zertarako.

• Hizkuntzak pertsonen kudeaketan duen boterea.