Bizkaiko zordunen zerrenda

0

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman du 2020ko abenduaren 31n Foru Ogasunarekin milioi bat eurotik gorako zorra duten pertsona fisiko eta juridikoen zerrenda. Zerrenda horretan 159 pertsona agertzen dira, borondatezko epean ordaintzeko epea igarota zerga-zorrak edo zerga-zehapenak ordaindu gabe zituztenak. Guztira 454.350.408,60 euro dira.

Zerrenda hori argitaratzea Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Planean jasotzen diren neurrietako bat da; neurri horren xedea iruzur fiskala prebenitzea eta herritarren kontzientzia fiskal kolektiboa indartzea da. Neurri hori Batzar Nagusietan onartutako Foru Arauak erregulatzen du, eta zerga-sistemaren eraginkortasuna sustatzeko beharraren eta intimitaterako eskubidearen babesaren arteko oreka gordetzen du. Hainbestez, zerrenda hori hiru hilabetez baino ez da eskuragarri egongo, eta Interneteko bilaketa-motorren bidez edukia indexatzeko ezintasuna bermatzen duten bitarteko elektronikoen bidez argitaratzen da.