Atxuri mendian min hartu duen gizon bat erreskatatu dute

0

Gaur, asteazkena, goizean, Aguraingo udal-barrutian, Iturrietako mendietan, ibilbide bat egiten ari zen 40 urteko gizon batek min hartu du orkatilan. Ertzaintzaren helikoptero bat hurbildu da bertara gizona erreskatatzera, eta herriko suhiltzaileen basera eraman du.

Eguerdiko hamabiak aldera, SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuari jakitera eman diote gizon batek orkatila okertu duela eta ezin zuela ibili. Jasotako informazioaren arabera, lagun batekin Atxuri mendian zegoen. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak bidali ditu lekura, bai eta Arabako suhiltzaileak ere, eta min hartuta zegoen gizona argigune batera eramaten lagundu dute.

Poliziaren aireontziak Aguraingo suhiltzaileen basera eraman du zauritua, 40 urteko gizona, eta bertan zain zuen anbulantziak eraman du gero Gasteizko Santiago Ospitalera.