Bizkaiko Foru Aldundiak Gurutzetako ospitalera sarbide berria eraikiko du Ezkerraldeko herritarrentzat

0

Ezkerraldeko udalerrietako herritarrek Gurutzetako ospitalera zuzeneko sarbidea izango dute. Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Ekonomia Garapenerako diputatuak gaur goizean aurkeztu ditu jarduketaren xehetasunak. 2022ko lehenengo hiruhilekoan jarriko da lizitazioan eta gutxi gorabehera 3,6 milioi euro gastatuko dira.

Diputatuak azpimarratutakoari jarraikiz, Ezkerraldeko herritarrek ez dute zuzeneko sarbiderik BI-10 errepidetik euren erreferentziazko ospitalerantz badatoz. Gauza bera esan daiteke zentroan bertan lanean diharduten pertsonen eta anbulantzia ugarien kasuan. Horiek ere, Ezkerraldeko udalerriak jomuga dituztela, egunero mugitu behar dute ospitalerantz edo bertatik atera. «Ezkerraldeari begira, Gurutzetako ospitalearekin zuzeneko sarbidea eraikitzea azkenean kita daitekeen aspaldiko zorra da. Ibilbide-denbora eta segurtasunari dagokionez, biak anitz hobetuko dira. Gaur egun, zuzeneko konexiorik izan ezean, bi ibilbide hauta daitezke, baina asko luzatzen da bidea. Gainera, ordu-tarte jakinetan trafikoa oso astuna denez, ibilbidean emandako denbora areagotzen da eta istripu-arriskua gehitu ere bai. Horiek bereziki garrantzitsuak dira larrialdiko ibilgailuen kasuan. Bidaiak N-634 errepidetik doaz eta Errekaortuko auzoa zeharkatu behar dute edo N-637 errepiderantz zuzenduko dira Arrontegi-Barakaldo irteera erabiltzeko», azaldu du diputatuak.

Sarbide berria egiteko BI-10 eta N634 errepideen artean konexio berria egingo da. Modu horretan, BI-10 errepidetik N-634 errepiderantz irteera-adar berria ezarriko da, baita biribilgunea ere, adarra N-634 errepidearekin eta egun N-634 errepidetik BI-10 errepidera sartzeko adarrarekin lotze aldera. Guztia Barakaldo udal-mugartean kokatuko da.

Imanol Pradalesek proiektuaren xehetasunak eman ditu Gurutzeko ospitalearen ondoan, Amaia del Campo Barakaldoko alkatearekin batera. Aldundiak gure hirian egingo duen jarduera berri honi esker, segurtasuna areagotuko da gure errepideetan, Barakaldotik igarotzen diren ibilgailuen inpaktua murriztu egingo da eta azkarrago sartu ahal izango da Gurutzetako ospitalera. Jarduera garrantzitsu honetan, oinezkoak ere kontuan hartu dira; izan ere, diputatuak azaldu duenez, oinezkoen ibilbideari berriro ekingo zaio, eta pasabide bat diseinatuko da bide berriaren gainean. Pasabide horrek inpaktu akustikoa arinduko du landare-hesi baten bidez, eta oinezkoentzako trenbide-pasagune bat sortzeak ekarriko lituzkeen arrisku-egoerak murriztuko ditu» adierazi du Amaia del Campo alkateak, eta Imanol Pradalesi eskerrak eman dizkio jendaurrean, Barakaldoko bizilagunek egindako eskaerak kontuan hartu izan dituelako

Halaber, proiektuari esker, N-634 errepideko ezkerraldean dagoen oinezkoentzako ibilbidea eraberrituko da. Hala, arrisku-egoerak minimizatuta, pasabidea diseinatu da, bide-pasagunerik egin gabe bide berriaren gainetik zeharkatzeko. Gainera, landare-hesi akustikoa ipiniko da pasabidearekin topatu arte, jarduketatik gertu dauden etxebizitzetan oraingo BI-10 errepidearen eragin akustikoa arintzeko.

BI-10 errepidean obrak ukitutako eremu guztian zorua ere hobetuko da, defentsak, seinaleak eta kartelak berritu, LED motako argiekin argiteria eraberritu, telematika eta drainatzeko sistemak lehengoratu eta ukitutako zerbitzuak berreskuratzeaz gain.

Gurutzetako sarbide berriarekiko jarduketa osagarri gisa, proiektu honetan N-637 errepidean elkar konexioak egiteko bidea ezarriko da Bilborako noranzkoan. Gurutzeta auzoan kokatuko da, <0} Ondorioz, erabiltzaileek BECeko biribilgunearen bidez egin behar dute. Ibilbide hori luzeagoa da, eta, gainera, bidean nahasteko aukerak ematen ditu. Bestela, La Pazeko biribilgunea hautatzeko aukera dago, baina ibilbideak asko luzatzen dira, eta Zorrotzara heltzeko Gurutzetako hirigunea zeharkatu behar da. Jarduketak lehendik dauden elkar konexioak aldatuko ditu, eta konfigurazio berriarekin Arrontegi-N-634 mugimenduak egin ahalko dira.

«Hau da, ezinbestekoa eta eskatuta delako, Gurutzetako zuzeneko sarbidea eraikitzeaz gainera, trafiko astuneko eremuan trafikoa berrantolatu eta beharrezkoak ez diren ibilbide luzeak murriztuko ditugu. Erantsi behar da Errekaortuko herritarrek N-634 errepidearen bitartez auzoan ibilgailu gutxiago pasatzen ikusiko dituztela. Ohiz La Paz eta BECeko biribilguneak erabiltzen dituztenek ere onura aterako diote trafikoaren berrantolaketa honi, eta Barakaldoko zenbait puntutan trafikoa arinagoa izango da», amaitu du diputatuak.