Donostiak online salmentarako plataforma berria

0
binary comment

Donostiako Udalak, Ekonomia Bultzatu eta Sustatzeko Donostiako zinegotzigoaren bidez, DSS Market Plaza, www.dssmarketplaza.eus online zerbitzu eta salmentarako plataforma digitala jarri du martxan.

Gure hiriko denda txikien eraldaketa digitalaren erronkari erantzuteko sortu da proiektua, eta sektorea indartu nahi du kontsumo-ohitura berrien aurrean. Erakusleiho horretan, parte hartzen duten establezimenduek merkaturatzeko promozio baten bidez saltzen dituzte beren produktuak. Promozio horrek 20 euroko deskontua dakar lehen erosketa egiteko, 30 eurotik gorakoa, etxez etxeko doako zerbitzuarekin.

Dssmarketplaza.eus jada errealitate bat da. Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak (PSE-EE) adierazi duenez, «ekimen hau denda fisikoaren beharrezko osagarri gisa proiektatzen da eta lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko sektorearen berehalako erronkei aurre egiteko diseinatuta dago. Donostiako tokiko merkataritzaren hurbiltasunarekin, konfiantzarekin eta kalitatearekin behar dugun edozein produktu bermearekin, erosotasunarekin eta azkartasunarekin erosteko aukera eskaintzen du. Gainera, merkataritza-sektorearen prestakuntzan eta laguntzan jartzen du arreta, ingurune digitalak eta kanal berriek eskaintzen duten potentzial guztia aprobetxa dezaten».