Donostiako kultur etxeen 2021-2022 ikasturterako ikastaroak aurkeztu dira

0

Donostia Kulturak 2021-2022 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 508 ikastaro (480 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.

Ikastaroen matrikulazioa 2021eko irailaren 16an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 26an bukatuko da.
Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

Eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan (kultur etxeetan irail hasieran izango da paperean) eta informazio osoagoa iraila hasieran bertan www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean.