“Oporretan euskaraz” uztailaren 5ean hasiko da

0
PRUEBA

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailaren 5etik 30era antolatuko duen “Oporretan Euskaraz” udako jardueran 552 haurrek parte hartuko dute 58 taldetan banatuta. Jarduera honen helburua da haurrak aisialdian, lagunartean, euskara erabiltzea. Haurrek euskaraz disfrutatzen dute, egitasmo erakargarri batean parte hartzen dute eta hizkuntza kalean eta egunero erabiltzeko baliagarria dela jabetzen dira.

Urtxintxa Asialdiko Eskola izango da udako jardueraren arduraduna eta era askotako ekintzak egingo dituzte Donostian barrena: parke eta zelaietan jolasean ariko dira, hondartzara joan, hizkuntz jolasak egingo dituzte, tailerrak, eskulanak, ingurumena landu eta abar.

Horrela, jolas giroan, hizkuntza erabili eta hobetu egiten dute haurrek, beraien hiztegia eta hizkera aberastuz doa, eta aisialdian euskaraz egiteko joera eta motibazioa lantzen dute. Hitz batean esanda, haurrek aisialdian euskaraz disfrutatzen dute.

2021eko udako jarduera honetan 5-11 urte bitarteko haur donostiarrek parte hartuko dute eta hiriko edoezin bazterretan aurkituko ditugu “Oporretan Euskaraz” bisera jantzita, euskaraz biziz. Udako jarduera astelehenetik ostiralera eta 09:00etatik 13:30era izango da. Aurten, 08:30etik 09:00etara zaintza zerbiztua eskainiko da eta haurrak jarduera hasi baino lehen elkar daitezke jasotze puntuetara.