Athletic Clubek proba medikoekin ekingo dio denboraldi-aurreari

0

Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariek 2021-22 denboraldi-aurreari ekin diote astelehen honetan, IMQ Zorrozaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean egindako hasierako proba medikoekin eta Lezamako instalazioetan burututako hainbat test fisikorekin. Probak astelehen, astearte eta asteazken goizean egingo dira, uztailaren 7an Marcelino Garcia Toralek zuzentzen duen lehen entrenamendua egin arte.

Egingo diren proba medikoen artean, hauek daude: analitika, pisuaren balorazio zineantropometrikoa, altuerak eta tolesturak; bihotzeko eta biriketako balorazioa atsedenean, gehieneko esfortzuaren proba laktatoekin, bihotzeko ekografia, indar muskularra neurtzeko balorazio isozinetikoa edo azterketa biomekaniko podologikoa.

Klubeko mediku taldeko arduradunek, Josean Lekue eta Paco Angulo doktoreek, 1998-99 denboralditik Athletic Clubeko mediku aseguratzaile ofiziala den IMQko profesional eta espezialistei laguntzen diete probetan, Pablo Aranda doktorea eta Jorge Diez IMQ Taldeko enpresen batasuneko zuendaria buru dutela. “Futbol txapelketaren exijentzia gero eta handiagoa den bezala, gu, Kirol Medikuntzako Unitatetik, eguneratuta mantentzen saiatzen gara, eta gero eta proba osoagoak eta sakonagoak egiten saiatzen gara, entrenatzaileei eta prestatzaileei ahalik eta informazio gehien emateko eta ahalik eta modu zuzenenean entrenatu ahal izateko kirolari bakoitzari ahalik eta gehiena atera ahal izateko”, adierazi du Arandak, IMQko Kirol Medikuntzako espezialistak.