Eguzki-plakak instalatuko dira Apeitiko udaletxean

0
Azpeitiko Udalak energiaren inguruan egindako azterketa eta lanketen baitan, trantsizio energetikoan pauso bat gehiago eman eta autokontsumorako bide bat gehiago egiteko helburuarekin udaletxeko teilatuan eguzki-plakak jartzeko obrak abian ditu, eraikinerako beharrezko energia bertan sortzeko.

Obra horien bidez, 129 eguzki-panel fotovoltaiko instalatuko dira datozen egunotan teilatuan. Horretarako, udaletxerako arkupetan obretarako makina eta itxitura izango dira astebete inguruan. Obren arabera, aldatzen eta egokitzen joango dira.

Obrak Ekilor Energias Renovables SL ari da egiten, lehiaketa publikoan esleipendun izan ostean, eta obren inbertsioa 80.604,30€koa izango da.