Larrialdietako zerbitzuek 14 urteko gazte bat erreskatatu zuten larunbat eguerdian Balmasedako udal-barrutian, Kolitxa mendiaren magalean, Las Laceras izeneko lekuan, bizikletan zihoala erori ondoren.
Eguerdiko hamabiak aldera, partikular batek larrialdietako SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuen, Balmasedako Las Laceras izeneko lekuan gazte bat bizikletan zihoala erori egin zela esanez.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatu zituen erreskate-lanak, eta Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Osakidetzaren anbulantzia bat bidali zituen lekura.
Suhiltzaileek jaitsi zuten nerabea istripua izan zuen lekutik, Balmasedako Kolitxa mendiaren magaletik, ohatila batean, eta bertan hartu zuen helikopteroak anbulantzia zegoen lekura eraman zuen eta honek, azkenik, Gurutzetako ospitalean utzi zuen, aurpegian kolpea eta bizkarrezurrean mina baitzituen.