Nerea Lupardo, Euskaldunako zuzendari nagusi berria

0

Euskaldunako Administrazio Kontseiluak gauzatu du Lupardoren izendapena. Haren ibilbide profesionala Euskaltelekin lotuta egon da eta, besteak beste, Euskaltel Fundazioaren zuzendari kargua bete du. Zuzenbidean lizentziaduna da eta IZAITEko presidentea (Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkartea) edo Kursaal Eszena elkarteko presidentea ere izan da, aldizka arituta erakunde publikoetan eta entitate pribatuetan.

Euskaldunako Administrazio Kontseiluak Nerea Lupardo zuzendari nagusi izendatzea erabaki du gaur goizeko bileran. Euskaldunak aurrean dituen erronkei aurre egiteko azaldu duen planteamendu estrategikoa eta erakutsi duen ibilbide profesionala erabakigarriak izan dira Zuzendaritza Nagusiko lanpostu hutsa betetzeko Euskaldunak hasieran zituen aukeren artean gailentzeko.

Lupardok zuzendari nagusi kargua albait lasterren beteko du; Arrigorriagan jaio zen 1968an eta Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Haren ibilbide profesionala Euskalteli lotuta egon da -besteak beste Euskaltel Fundazioaren zuzendari izan da- eta IZAITEko presidentea (Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkartea) edo Kursaal Eszena elkarteko presidentea ere izan da, aldizka arituta erakunde publikoetan eta entitate pribatuetan.