Bihar, uztailak 6, hileko ohiko plenoa egingo du Azpeitiko Udalak. 19:00etan hasita, hainbat gai izango dituzte hizketagai. aurrez, 18:00etan hasita, Herritarren Gobernu Batzordea egingo dute. Honako gaiak landuko dira plenoan:
1.- Udalbatzak 2021eko ekainaren 1ean egindako akta onartzea.
2.- 2020ko Azpeitiko Udaleko kontu orokorra onartzea.
3.- 2020ko ekitaldian kontu-hartzaileak adierazitzako eragozpenei dagokionez, Alkateak hartutako ebazpenen eta diru-sarreren arloan hautemandako arazo nagusien laburpen txostenaren berri ematea.
4.- Udalaren 2021. aurrekontuan 5. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.
5.- Alkatetzak 2021ko urtarrilean emandako Ebazpenen berri ematea.
6.- Galdera eta erreguak