Donostian elkarretaratzea azken sexu-erasoak eta eraso homofoboak salatzeko

0

Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Alderdi Ederren hirian gertatutako azken sexu-erasoak eta eraso homofoboak salatzeko. Elkarretaratzean Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-talde guztietako ordezkariak parte hartu dute. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Batzar Nagusietako ordezkariak ere bertaratu dira elkarretaratzean parte-hartzera.

Donstiako alkate Eneko Goiak Udal Korporazioaren izenean gogor salatu ditu eraso guztiak eta honakoa esan du: “Kezkatuta gaude. Izan ere, askatasuna dago jokoan. Eraso hauek guztiak atzerapausoak ematen ari diren seinale kezkagarriak dira. Horrelako jarrerak ezin dira inolaz ere onartu. Eta udal korporazioko kide guztiok argi dugu bai sexu-erasoak bai eraso homofoboak irmoki salatu behar ditugula”.