Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu die Donostialdeako enpresei

0

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko laguntza-planaren barnean dauden industria garapen, nazioartekotze zein energia eta ingurumenarekin lotutako laguntzak aurkeztu dizkie Donostialdeko enpresei gaur. Informazio-jardunaldia, Adegirekin lankidetzan, goizeko 9,30etatik 10,30etara ospatu da, eta hirurogei enpresa inguruk parte hartu du, bertan zein telematikoki.

Mikel Amundarain Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendariak; Ainhoa Ondarzabal BTI-Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak; Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak; eta Alex Boto IHOBEko zuzendariak dagozkien programetako xehetasunak eman dituzte.

Uztailaren 14an bigarren saio bat egingo da, Adegin baita ere, I+G+b, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako laguntzak aurkezteko.

2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu —433 milioi euroko aurrekontuarekin—, kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzeko helburuarekin eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria ere kontuan hartuz. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko

da, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dira.

Informazio gehiago: katalogo digitala

Atxikitako argazkian, ezker eskubi:

  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
  • Patxi Sasigain, Adegiko lehiakortasun eta berrikuntza zuzendaria
  • Mikel Amundarain, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
  • Ainhoa Ondarzabal, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
  • Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria