Atzo COVID-19a atzemateko lehen taldeko jokalariei eta haiekin egunero harremanetan dauden klubeko langileei egindako probek positibo bakarra eman dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak jarraituz, positibo hori etxean dago, ondo eta sintomarik gabe.
Bestalde, beste bi pertsona konfinatuta daude joan den astearen hasieratik, Lezamara bueltatzeko PCR probak egiteko zain.