Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia Azpeitian

0
Uztailaren 16an, 22:00etan, Azpeitian egingo da lehenengoa, Sherpa.ai Binakako Azkolari Txapelketa. Oraingoan Azpeitiko Udalak laguntzen du ekintza horretan. Txapelketak emakumeen proba berezi bat dakar berrikuntza gisa. Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak adierazi duenez «ilusioa» egiten die txapelketa Azpeitian jokatzeak: “Ilusioa egiten digu bide berri hau abian jartzeak eta Azpeitiko Udala bidelagun izatea. Azpeitian herri kirolek beti izan dute eta izango dute lekua eta jendea animatu nahi dut txapelketa ikustera joateko. Herri kiroletaz beharrezko neurri guztiak hartuz eta errespetatuz gozatuko dugu uztailaren 16an».

Gaur goizean aurkeztu da Azpeitiko udaletxean Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia. Txapelketa hau Sherpa.ai aizkolari Txapelketa Nagusiaren 2021eko hitzorduetako lehena da, iaz aizkolariekin hasitako ibilbideari jarraipena emateko. Proba Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango da uztailaren 16an, gaueko 22:00etatik aurrera.

Binakako txapelketa honetan lehen mailako 10 aizkolari, 8 promozio eta 6 emakume izango dira aurrez aurre. Karmele Gisasola eta Aitzol Atutxa aizkolariek, Xabi Uribe-Etxebarria Sherpa.ai adimen artifizialeko enpresa liderraren sortzaile eta CEOrekin eta Egoitz Arruti Azpeitiko Udaleko zinegotziarekin batera, binakako txapelketa aurkeztu dute gaur herrian.

Aizkolariek iaz adierazi zuten bezala, proiektuaren helburua aizkolaritza modernizatzea, kirol hau profesionalizatzea eta garai berrietara egokitzea da. Liga profesionalak dituzten beste kirol batzuen maila berera igo nahi da, hala nola futbolaren, pilotaren edo arraunaren mailara.

Xabi Uribe-Etxebarriarengan beharrezko laguntza aurkitu zuten, txapelketa propioa antolatu eta martxan jarri zuena. Horrela, joan den udazkenean egin zen lehenengo Sherpa.ai aizkolari Txapelketa Nagusia. Aurten, bigarren edizioak hainbat berrikuntza dakartza, hala nola binakako eta banakako txapelketak eta emakumeen parte-hartzea proba guztietan.
Horrela, uztailaren 16ko binakako txapelketa udazkenean promozio eta lehen mailetarako sailkapen errondetan jarraituko duten proba sortako lehen txapelketa izango da Txapelketa final handi batekin amaituko da azaroan eta bigarren urtez Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko txapeldun absolutua aterako da.

Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia uztailaren 16an Azpeitian egingo da aurtengo lehen hitzordua. Herriko Izarraitz pilotalekuan jokatuko da txapelketa, eta ikusleek bertan egoteko aukera izango dute. Bikoteak kategorien arabera lehiatuko dira, eta txanda libreko modalitatean enbor-sorta desberdinei aurre egin beharko diete. Promozio mailako bikoteak hasiko dira eta 4 kanaerdi, 60 «-ko 3 enbor eta 2 oinbiko ebakiko dituzte.

Emakumezkoak lehiatuko dira bigarren, 4 enborren aurka: oineko 2 eta 45 «-ko 2 enborren aurka. Eta binakako txapelketa lehen mailako aizkolariek itxiko dute, hiru diametroko 18 enborrekin: 8 kanaerdi, 60 «-ko 6 enbor eta 4 oinbiko. Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusiak lehen mailako 10 aizkolari, promozioko 8 aizkolari eta 6 emakume izango ditu aurrez aurre.

Lehen kategoria
● Iker Vicente – Azurmendi
● Larrañaga – Mujika
● Otaño – Ugaitz Mugertza
● Irazu – Rekondo
● Txikia IV – Atutxa II

Promozioko kategoria
● Larrea III – Zelai IV
● Jauregi – Eloy Corchero
● Julen Kañamares – Pellejero
● Eneko Saralegi – Aratz Mugerza

Emakumeak
● Zelai III / Ansorregi
● Tanco / Maika
● Arruti / Julia

Aizkolariek eurek adierazi dutenez, «Aizkolaritza modernizatzeko helburuan aurrera egiten jarraitzen dugu. Edizio honetan hainbat lehiaketa ezberdin izango ditugu eta binakako lehiaketa honetatik hasiko gara. Proba hau, gainera, inoiz txapelketa batek izan duen lanik exigentea eskatzen du», esan du Aitzol Atutxak. Egoitz Arruti Azpeitiko Udaleko zinegotzia pozik agertu da ekitaldia herrian egiteko aukera izan dutelako: “Ilusioa egiten digu bide berri hau abian jartzeak eta Azpeitiko Udala bidelagun izatea. Azpeitian herri kirolek beti izan dute eta izango dute lekua eta jendea animatu nahi dut txapelketa ikustera joateko. Herri kiroletaz beharrezko neurri guztiak hartuz eta errespetatuz gozatuko dugu uztailaren 16an”. Bestalde, Xabi Uribe-Etxebarria, Sherpa.airen sortzaile eta CEOa eta txapelketa honen lehen babeslearen hitzetan: «Iaz aizkolariek proiektu ilusionagarri bati ekin zioten, eta proiektu horren helburua aizkolaritza gorenera eramatea eta XXI. mendearen testuinguruan kokatzea izan zen, egungo bizimoduarekin eta kontsumoarekin bat. Aurten ere erronkarekin bat egiten dugu, eta denok batera erakusten ari gara gure balioak eta kultura babestearen garrantzia. Sherpa.ai-tik pozik gaude beste behin laguntzeagatik».

Emakumezkoen txapelketa

Aizkolariek proiektu berrian ezarritako helburuetako bat txapelketetan emakumeen presentzia handitzea eta modalitate hori gizonezkoen mailara igotzea izan zen. Aurtengo txapelketan emakumeek hartuko dute parte eta Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusian hiru bikote lehiatuko dira. Karmele Gisaolaren esanetan, horrelako ekitaldietan emakumeen presentzia garrantzitsua da, «Emakumeok ere kirol hau praktikatzen dugula erakusten dugulako eta txapelketa handietan lehen mailako presentzia izatea aldarrikatzen dugulako. Iaz ez genuen behar adina denbora izan antolatzeko, baina oraingoan animatu egin gara eta ilusio handiz hartuko dugu parte. Gu ere orainaren eta etorkizunaren aizkolaritza gara».

Aizkolaritzaren presentzia digitala
Horrela, aurreko edizioan egin zen bezala, txapelketak presentzia digitala du, beharrezko informazioa eta baliabideak eskaintzen dituen webgune batekin eta Instagrameko profil batekin, zeinak arrakasta handia lortu baitu aizkolaritzari buruzko eduki garrantzitsu eta interesgarriak erakusteko moduagatik. Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusirako sarreren salmenta hasia dago, Mendizabal Erretegian eta txapelketaren webgunearen bitartez. Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetan ikusi ahal izango da:
http://www.aizkolaritxapelketanagusia.eus