Musika, dantza, magia eta askoz gehiago izango da uztailean Azpeitian

0
Musika, dantza, magia eta askoz gehiago izango da uztailean Azpeitian

Egitarau zabala osatu dute herriko eragileek, Kulturazek eta Azpeitiko Udalak uztailerako. Azpeitia dantzan, kontzertuak, magia, haurrentzako jolasak eta askoz gehiago izango da datozen asteetan, herritarren gozagarri; guztiak beharrezko protokolo eta segurtasun neurriak hartuz egingo dira. “Jakinarazi bezala, festak bertan behera uztea erabaki dute festetan ekintzak antolatu ohi dituzten eragileek eta udalak adostasun zabalarekin, jende pilaketak ekiditeko helburuarekin. Hala, festetako hainbat ekintza uztailean egingo dira eta egitarau erakargarria antolatu dugu herritarrek aisiaz goza dezaten”, adierazi du Mikel Odriozola zinegotziak.

Bide horretan, aurreko astean hasitako Azpeitia Dantzanen baitako Sahatsa eta Itsasiren emanaldiak, musika kantzertuak, haur eta gaztetxoentzako ekintzan… denetarik eta adin guztientzako ekintzak antolatzen saiatu da Udala. Herritarren osasuna zaintzeko beharrezko neurriak hartuko dira ekintzetan, eta horregatik aforoa mugatua izango da ekintza guztietan. Hala, dagoeneko har daitezke Kulturaz-en webgunean hainbat ekintzetarako gonbidapen eta sarrerak. Airre librean egingo diren hainbat ekintzetarako ere gonbidapenak aurrez hartu beharko dira, eta datozen egunotan jarriko dira herritarrentzat online eskuragarri.