Espainiako Estatuak Ondarroako Portuan zuen azken eraikinaren titulartasuna Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du

0

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du Ondarroako Itsas Barrutiaren egoitza-eraikinaren titulartasunaren transferentzia, Espainiako Estatuak portu horretan zuen azken ondasuna, alegia. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, 2019tik, arrain-lonja berria eraikitzen ari da eta orain, bigarren faseari ekingo dio, Itsas Barrutiko egoitza zaharra eraitsita.

Ondarroako portua Euskal Autonomia Erkidegora transferitzeko aktan, 1982ko apirilaren 6an, ez zen sartu Itsas Barrutiaren egoitza eraikina, eta haren titulartasuna orain arte Estatuaren esku egon da.

Egungo proiektuaren eraikuntza-proiektua idaztean eta obrak lizitatu aurretik eraikinaren titulartasuna lortzeko ahaleginak egin zituen Eusko Jaurlaritzak baina ez zen helburua lortu. Orain bai, ordea, eraikina Jaurlaritzaren esku geratu da.

Eraikinaren titulartasuna egiaztatu ondoren, eta portuko Itsas Kapitaintzako bulegoak lonjako eraikin berrian erabat martxan daudela egiaztatu ondoren, aipatu eraikina eraitsi egingo da, proiektuaren jatorrizko bertsioan jasotzen zen bezala. Gaur egun Ondarroako Itsas Barrutiak hartzen duen lur-azaleraren gainean, lonja berriko kamioien guneko errotonda eta irteerako arrapala kokatuko dira. Gogoratu behar da gaur egun gaur egun transferitutako eraikina partzialki eraitsita dagoela, Santa Klarako Arrantzaleen Kofradiari dagokion zatia joan den urtearen amaieran eraitsi baitzen.

Lonjako obren bigarren fasearen aurrerapen-maila kontuan hartuta, eraikinaren zati honen eraispena berehala hasiko da, altzariak, instalazioak eta bolumen txikiagoko eraikuntza-elementuak gaika kentzeko eskuzko lanekin hasiz, eta, uztailaren erdialdetik aurrera, egiturazko elementu nagusiak (estalkia, fatxadak, zutabeak, habeak, etab.) bitarteko mekanikoen bidez eraisteko lanekin jarraituz, aaurreikusitakren arabera lan hauek egiteko 3 aste beharko dira.

Aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen asterako guztiz amaituta egongo dira hondakinak eraisteko eta sortzen diren hondakinak kudeatzeko lan horiek.

Izan ere, gaur egun, ekainaren 29ko 473/2021 Errege Dekretuak, portuei buruzko maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak gehitzeari buruzkoak, adierazten duenez, eta Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa onartzen duen uztailaren 6ko 170/2021 Dekretuan (portuen arloko maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak gehitzeko akordioa), honako hau formalizatu da: Ondarroako itsas barrutiko egoitza-eraikina, Euskadira transferitzea. Hala publikatu eta gauzatu da 2021eko uztailaren 7an (BOPV nº133 – 07/07/2021).