Gizon batek erori eta min hartu du Obiko haitzean

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek 58 urteko gizon bat erreskatatu dute gaur, igandea, arratsaldeko lehenengo orduan, Arraia-Maeztuko udal-barrutian, Obiko haitzera zihoala, erori eta min hartu ondoren. Ertzaintzaren helikoptero batek eraman du zauritua Arabako hiriburura, Santiago ospitalean arta zezaten.

Arratsaldeko ordu bat eta erdiak aldera, gizon batek SOS Deiak 112ra deitu du Obiko haitz inguruan beste pertsona batekin batera egiten ari zen bidean erori egin dela eta ezin zuela oinez jarraitu esanez. Informazio horretan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Mendiko Ataleko agenteak eta suhiltzaileak bidali ditu lekura. Biktima polizia-aireontziraino eraman dute, eta handik Gasteizera eraman dute Santiago ospitalean arta zezaten.