Arreta Soziosanitarioko profesionaltasun ziurtagiria ateratzeko interesa dutenekin bildu da Azpeitiko Udala

0
Azpeitiko Udalak Arreta Soziosanitarioko ikastaroa eskainiko du berriro, irailaren bukaeratik aurrera. Ikastaroan parte hartu nahi dutenekin bildu da aste honetan, formazioaren inguruko informazioa eskaini eta oinarrizko froga egiteko.

Azpeitiko Udalak hainbat urtez eskaini du Arreta Soziosanitario titulua ateratzeko ikastaroa herrian. Formazio hori egiteko dagoen eskaeraren jakitun, jarraikortasunez eskaintza egiteko konpromisoa du udalak. Hala, irailetik aurrera, ikastaro hori berriro eskainiko du. Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu, horregatik, aurrez oinarrizko gaitasunen inguruko froga egiten zaie interesa dutenei. Aurtengoan, eskualdeko biztanleei mugatu zaie formazioa egiteko aukera eta guztira 60 pertsonak eman dute izena. Oinarrizko froga aintzat hartuta osatuko da irailean hasiko den taldea. Hala ere, ikasturteaa amaitzerako hurrengo ikastaroa hastea aurreikusten du udalak.

Herrian zaintzan lanean ari diren hainbat pertsonek orain arteko ikastaroen ordutegi eta erritmoa lanarekin bateratzeko dituzten zailtasunen jakitun, ikastaroa beharretara egokitu egingo da. Hau da, egunean 3 ordu eta erdiko saioak izango dira.