Andoni Iturbe 2021-2022 Done Jakue Urteari hasiera emateko ekitaldian izan da

0

Andoni Iturbe Kultura sailburuordea 2021-2022 Done Jakue Urtearen hasierako ekitaldian izan da, Orreagan, Nafarroan.

Felipe eta Letizia errege-erreginak buru izan dituen ekitaldi batean, Done Jakue Urtea ospatzeko ekitaldia egin da Orreagako Santa Maria Errege Kolegiatan. Oraingo honetan, COVID-19ren pandemia dela eta, salbuespen gisa 2021 eta 2022 urteak hartzen ditu Done Jakue Urteak. Ekitaldian Maria Chivite Nafarroako presidenteak parte hartu du, baita Frantses eta Kostaldeko Bideak igarotzen diren bost erkidegotako ordezkariak ere.