Leyre Monentek Athletic Clubeko lehen taldeko fitxa izango du

0

Leyre Monente Athleticen lehen taldeko jokalaria izango da 2021/22 denboraldian. 21 urteko aurrelariak Iraia Iturregiren tañdea eta bigarren taldea txandakatu ditu aurten. Monentek 2016/17an egin zuen debuta lehen mailan Levanteren aurka 2016ko azaroaren 5ean. Lesio larri baten ondoren, Monentek bigarren taldean jokatu zuen 2018-19 eta 2019-20 denboraldietan.

Hainbat lesio gainditu ditu bere ibilbidean zehar, nabarmenena 2017ko urrian, Pradejonen, bosgarren jardunaldian. Logroñokoak aurreko lotailu gurutzatua, kanpoko meniskoa, barneko lotailua eta alboko kornerra hautsi zituen, eta lesio horregatik urtebete baino gehiago eman zuen jokatu ezinik. 2018ko urriaren 28an Leyre Monente futbol zelaira itzuli zen, SD Eibarren aurka Lezaman jokatutako partidan.

Lehen taldearekin 16-17 denboraldian hiru partida jokatu zituen arren, azken denboraldi honetan eman du behin betiko jauzia mailan finkatzeko, eta partida gehiago jokatu ditu Primera Iberdrolan (24) Reto Iberdrolan baino (12). Lehen taldearekin 13 aldiz izan da hamaikakoan eta bi gol sartu ditu; bigarren taldearekin, berriz, 12 partidetatik 10etan jokatu du hasieratik, eta hat trick bat lortu du 12. jardunaldian RCD Espanyol B taldearen aurka.