Ohorezko sakea zalego zuri-gorriarentzat

0

Athletic Clubek zalego zuri-gorria omentzea erabaki du San Mamesera itzultzean, 43.425 bazkideetako bati ohorezko sakea eskainiz. Zaleek hainbeste merezi duten omenaldia egiteko aurkaria ezin zen egokiagoa izan, FC Bartzelona, Real Madrilekin batera, Athleticen aurka Laligan gehien jokatu duen taldea. Partida abuztuaren 22ko asteburuan jokatuko, azken orduko murrizketarik ezean, publikoaren zati bat San Mamesera itzuli ahal izango da.

Barçaren aurkako norgehiagokaren ordutegi zehatza eta harmailetako edukiera zehatza oraindik baieztatzerik ez badago ere, ez dago zalantzarik LaLigako lehen partida, Katedraleko publikoarekin, gertakari hunkigarri eta berezia izango dela. Urte eta erdiko erabateko murrizketaren ondoren, festa eguna izango da. Eta, gainera, COVID-19ren erruz hil diren bazkideak gogoratzeko aukera ere izango dugu, hain egun seinalatuan euren izpiritua ere bertan izango baita.

Athletic Clubek badaki San Mamesen ezertzen den bazkide bakoitzaren atzean istorio txiki bat dagoela, familia zuri-gorriarentzat balio sentimental handia izan dezakeena: pandemian zehar maite duten pertsona bat galdu duten bazkideak, eta hura gabe eserlekura itzultzen diren lehen aldia; lagunak direnak baina partidetan bakarrik bat egiten dutenak eta elkar ikusi gabe hilabeteak daramatzatenak; seme-alaba txikiekin zelaira itzuli nahi duten gurasoak; Pozaseko partida une aurrekoetara itzuliko diren koadrilak…

Aukeraketa prozesua

FC Bartzelonaren aurka ohorezko sakea egingo duen zale zuri-gorrien ordezkaria aukeratzeko, Athletic Clubek deialdi bat egiten du, istorio partikular horiek ezagutzeko eta, Fundazioaren Patronatuak eta klubeko ordezkariek osatutako batzorde batek baloratu ostean, Athleticen balioak sinbolizatzen dituen eta zale zuri-gorriak San Mamesera itzultzeko mugarri horretan nork ordezkatuko dituen erabakitzeko.

Deialdi honetan parte hartzeko, interesa duten bazkideek mezu elektroniko bat bidali beharko dute sanmames2021@athletic-club.eus helbidera, San Mamesera itzultzearekin lotutako historia sentimentala azaltzeko. Mezuarekin batera izen-abizenak eta bazkide kodea azalduko behar dira. Hala, nahi dutenek posta bidezko gutun bat bidali edo Ibaigane jauregian bertan entregatu ahal izango dute euren istorioa, “Ohorezko Sake Batzordea” izena duen gutunazal batekin eta aurretik aipatutako kontakturako daturekin.

Istorio txiki horiek jasotzeko epea abuztuaren 8ra arte luzatuko da.

Istorioen luzerak ezin du  2.500 karaktere baino gehiagokoa izan, hau da, gutxi gorabehera 30 lerroko folioa.

Ekimen honekin zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara, mesedez: sanmames2021@athletic-club.eus