BAFFEST 2021 lehiaketak baditu finalistak

0

Emakume Argazkilarien Baffest 2021 Lehiaketak baditu finalistak. Guztira 6. Horietatik hiru euskal argazkilari bati zuzendutako Barakaldo sarira aurkeztuko dira, eta beste hiru estatu mailako Baffest sarira. Lehen aldiz Estatura jauzi egin duen lehiaketa, Emakume argazkilarientzako Barakaldoko VI. BAFFEST festibalaren barruan dago. Barakaldoko Udalak bultzatu du, Fotopop Producciones Culturalesen eskutik, eta Bizkaiko udalerria emakumeen zigilua duten argazki onenez beteko du urriaren 1etik 31ra.

Carmen Dalmauk, Itziar Bastarrikak, Eneka Fernandezek eta Ros Boisierrek osatutako eta Nagore Legarretak koordinatutako epaimahaiak 6 finalistak aukeratu ditu:

  • Euskal atala:
    • Cris P. Lareo. «La nieta del cubano».
    • Andrea Aguilera. «Tagebuch».
    • Sara Santos Herbosa. «Akatsak».
  • Estatuko atala:
    • Manuela Lorente. «¿Es usted quien creo que es?».
    • Rocío Bueno. «Hilo».
    • Elba Haxel. «Perro Flako».

Finalistek urriaren 9an Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean egingo den saioan aurkeztuko dituzte epaimahaiaren aurrean aukeratutako lanak. Euren lana modu digitalean proiektatuta edo bideokamera bat erabiliz proiektatuko den euskarri fisiko baten bitartez aurkeztu ahal izango dute. Aurkezpen ekitaldi horretan, egileek, horiek garatzeko orduan orientazioa ematera zuzenduta egongo diren epaimahaiaren iritziak eta iradokizunak jasoko dituzte.

Epaimahaiak bi lan aukeratuko ditu, euskal emakume egilearentzako Barakaldo Saria eta estatuko emakume egilearentzako BAFFEST Saria. Sarietako bat, gutxienez, euskal emakume argazkilari bati emango zaio. Irabazleek, jaialdiak ekoiztuko duen erakusketa batekin hartuko dute parte 2022ko edizioan. Era berean, 500 € jasoko dituzte ordainsari gisa.

BAFFESTen helburua argazkigintza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea da, herriko eguneroko espazio komunetan jarritako argazkien bidez. BAFFESTek defendatzen dituen balioak artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta bizikidetza dira.