Gaur, asteartea, Gobernu Kontseiluak onartu du lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) eta Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) artean, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza pribatuan, 2020-2021 ikasturtean, izandako finantziazioari eta gastuei buruzko inkesta bat egiteko.
Aurretik ere, 2014-2015 ikasturtean, horrelako hitzarmen batetik eratorritako estatistika-eragiketa bat egin zen, Estatuak eta Eusko Jaurlaritzak interes komuna baitzuten hezkuntza-arloko errealitate horri buruzko ikerketari ekiteko.
Horrela, ikerketa bakarra planteatzen da, estatistika-planetan aurreikusitako helburuak betetzeko behar den informazioa lortuta, estatistika-eragiketan bikoiztasunak saihesteko eta, era berean, baliabide publikoak aurrezteko.
Informazioa jasotzeko metodoa kanal anitzekoa izango da: unitate informatzaileek, beraiek, Eustaten webgunearen bidez emango dutena; telefono bidezko bilketa, aurrez aurreko bisita eta paper-formatuaren bidezkoa, ikastetxeak hala eskatuz gero. Informazio-bilketa administrazio-jatorriko informazioaren erabilerarekin osatu ahal izango da.