PRUEBA
Gobernu Kontseiluak 110.000 euroko laguntza agindu bat onartu du gaur, alde batetik, Gizarte Ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan langileen parte-hartzea erraztu eta hobetuko duten tresnen garapena eta ezarpena finantzatzeko. Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresen kasuan, laguntzak baliagarriak izango dira langileek parte hartzeko plan bat egiteko eta ezartzeko, langileek enpresan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzeko eta enpresa partaidetuen eredua zabaltzeko.
Halaber, 140.000 euroko beste partida bat onartu da, Gizarte Ekonomian enpresen arteko lankidetzarako laguntzak emateko.