Azpeitiko Udalak herriko gizarte, kultur eta kirol taldeak diruz laguntzeko diru-laguntza lerro desberdinen deialdiak jarri zituen abian ekainaren erdian; tartean kultur taldeen ohiko jarduna laguntzeko diru laguntzen deialdia. Eskaerak egiteko epea hilabetekoa denez, ekainaren 16an, ostegunean izango dute taldeek eskaerak egiteko azken eguna. Herriko taldeen urteko ohiko jarduerak egiteko 47.500€ bideratu dira lerro horren bidez.
Eskaerak presentzialki udaletxean bertan aurkez daitezke, Herritarren Arreta Zerbitzuan sarrera emanda, edo elektronikoki, sinadura digitalaren bidez. Jasotzen den dirulaguntza justifikatzeko epea 2022ko urtarrilaren 31ean bukatuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
2.Eskatzailearen eta/edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
3. Erakundearen IFKren kopia, badagokio.
4. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoela, badagokio, eta Udal Erregistroan (gaur egun sorrera-fasean) izena emana dagoela dioen Ziurtagiria.
5. Kontu korrontearen titularitatea egiaztatuko duen agiria.
6. Elkartearen jarduera orokorraren memoria (urte osoko eskaerei dagokiona).
7. Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo programaren memoria (proiektu zehatzetarako eskaerei dagokiona).
8. Elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua, edota, bestela.
9. Diruz lagundu nahi den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.
*Diru-laguntza eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete egiaztapen hori egiteko baimena, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.