Ur saneamendu sarea hobetzeko obrak abian dira Azpeitiko Perez Arregi Plazan

0
Perez Arregi plaza ondoan ur saneamendu sarea hobetzeko lanak abian dira. Udalak eta Gipuzkoako Urakek adostuta, Urak ari da ur sarea hobetzeko obrak egiten. Obren aurrekontua 12.865,25€koa da eta datorren astearen bukaerarako bukatuta izatea aurreikusten da.