Barakaldoko lau ikastetxe hobetzeko lanak

0

Barakaldoko Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa Arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok gaur adierazi dio Tokiko Gobernu Batzarrari hiriko lau ikastetxeri obra-lizentziak eman dizkiela. San Vicente de Paúl zentroko (Pauldarrak) eraikin baten fatxadak berritzeko eta Sortzez Garbia, Errekatxo eta Alazne ikastetxeetan patioak estaltzeko baimenak dira.

«Garrantzitsua da ikastetxeak beren instalazioak berritzen joatea edo, are gehiago, esparru berriekin – hala nola, aterpetxeekin – eskaintza hobetzea». Kasu honetan, lau ikastetxek sustatzen dituzte obrak, eta Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintzaren Kudeaketa Arloan ahalik eta lasterren izapidetu ditugu lizentziak, obrak uda honetan bertan hasi ahal izateko eta ikasleei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko», azaldu du Pizarrok.

Izkinako eraikin batean egingo da Pauldarreko jarduketa. Eraikinak sotoa eta bost solairu ditu. Zehazki, bistako adreiluzko bi fatxada birgaituko dira, orain dagoenaren antzeko akabera dutenak, eta, gainera, beste fatxada bateko balkoien akaberak eta karelak eguneratu egingo dira, altzairu eta beira ijeztuz egindako berri batzuen ordez. Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, «Esku-hartzeari esker, adreiluzko plaketa zeramikoak erortzeko arriskua saihestu ahal izango da».

Sortzez Garbian, atzeko kanpoko patioa estaltzean dautza lanak. Egitura metalikoak ikastetxeko hiru elkarguneak hartuko ditu, ikastetxera sartzeko ibilbideak barne: patioko sarrerako eta irteerako atetik eraikinera sartzeko bi ateetaraino.

Errekatxon, ostera, estalki berri bat sortuko da goiko patioan, 795,30 metro koadrokoa, urte osoan erabili ahal izateko. Aterpea eraikitzeaz gain, espazioaren erabilerarekin bat datorren argiztapen berri bat instalatuko, da eta patioko zoladura berrituko da, kendutako altzariak birkokatuz.

XEHETASUN AZTERLANA
Alazne ikastetxeari dagokionez, xehetasun azterlan bat izapidetu behar izan da, joan den ostiralean onartu zena, bertako instalazioen morfologia konplexua dela eta. Estali beharreko patioak eraikinaren fatxadarekin egiten du muga, eta zentrorako sarbide nagusia da. Aterpeak 530 metro koadroko azalera eta polikarbonato zeharrargiz egindako estalkia izango ditu.

Juan Antonio Pizarrok gogoratu duenez, patioak estali ondoren, ikasleek euritik babestuta egongo dira, eta ikastetxeek, ostera,Barakaldoko beste ikastetxe eta institutu batzuek dutena bezalako funtzio anitzeko ekipamendu berri bat izango dute jarduerak egiteko. «Pandemiaren karietara,  horrelako esparruek ikasleei patioan egoteko ematen dien aukeraren garrantzia egiaztatu dugu, gainera», azaldu du Pizarrok.