Doako Justiziako 44.262 auzi artatu dira Euskadin 2020an

0

Euskadiko Abokatuen Elkargoek Doako Justiziako 44.262 auzi artatu zituzten 2020an, 2019an baino % 18 gutxiago, Doako Justiziako Behatokiaren XV. txostenean jasotako datuen arabera.

Bestalde, Espainia osoko abokatuen 83 elkargoek doako justiziarekin lotutako 1.599.883 auzi artatu zituzten, 2019an baino % 19 gutxiago. Beherakada, pandemiak eragindako konfinamenduaren eta alarma-egoeraren ondorioz jarduera judiziala ia hiru hilabetez gelditu zelako gertatu da.

Doako Justiziaren Behatokiaren XV. txostenaren aurkezpenean (uztailaren 12an egin zen, Doako Justiziaren Egunean), Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko presidente Victoria Ortegak «Sistemak egoerari eusteko duen gaitasuna” eta «profesionalen erabateko prestasuna» nabarmendu zituen. Profesional horiei,  «Pandemia-garaian egin duten lana eta horren ondorioak ” aitortu dizkie.