Donostiako Udalak Elkargirekin berrikuntza-proiektuak finantzatzeko hitzarmena berritu du

0

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Elkargi finantza-erakundearekin, berrikuntza-proiektuak edo hazteko ahalmen handia duten proiektuak finantzatzen laguntzeko maileguak gehienez ere 250.000 €-ra handitzeko.

2017an sinatutako akordioa berritu eta hobetu nahi da, 100.000 euroko estaldura baitzuen. Marisol Garmendia Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak adierazi duenez, «hitzarmen honetan islatzen dugun estaldura maximoaren hazkunde garrantzitsu honekin, enpresa txiki edo sortu berriek finantza-merkatuan dituzten arazoak konpontzen saiatzen gara, beharrezkoa den epe luzeko finantzaketa lortzeko orduan«.

Hitzarmen horren bidez, Donostiako Sustapenak 150.000 €arteko gehieneko ekarpena egingo dio Elkargiri, eta, horri esker, finantzaketa gehiago injektatu ahal izango da, Elkargiren bermeari esker. Horretarako, enpresek ETEak izan beharko dute, oinarri teknologiko eta/edo berritzailea duen jarduera bat garatu beharko dute edo hazteko ahalmen handia duten enpresak izan beharko dute. Era berean, sustapenarekin eta Elkargirekin zorrik ez izatea eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Maileguen gehieneko zenbatekoa 250.000 €-koa izango da, eta 7 urtean amortizatu ahal izango da, gehienezko epe gisa, interes-tasarekin Euribor + % 0,75etik hasita.