Irene Oguizak Athletic Clubeko lehen taldeko fitxa izango du

0

Irene Oguiza, Athletic Clubeko bigarren goleatzaile nagusia aurreko denboraldia, lehen taldeko futbolari izatera pasako da 2021-22 denboraldian. Iraia Iturregi aulkira iritsi zenean 21 urteko atzelaria lehen taldera igo zen. Oguizak aurreko denboraldian debutatu zuen Primera Iberdrolan Sierra ordezkatu zuenean Madril CFFren aurkako partidako atsedenaldian, 2020ko urtarrilaren 19an. Bi aste geroago, lehen mailan hasierako hamaikakoan agertzen zen lehenengo partidan, Oguizak ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Durangokoak bere errekuperazioa hasi zuen liga txapelketak gelditu zirenean osasun egoeraren ondorioz, eta ez zuen zela bait zapaldu azaroaren 8ra arte, Collerenseren aurka. Zelaietara itzuli zen egunean bertan Oguizak zurigorriei berdinketa ematen zien gola sartu zuen.

Durangarra Iraiaren aginduetara filialean jokatzen hasi zen azken denboraldian, eta urtarrilean, Iturregi lehen taldea zuzentzen ari zela, A taldean finkatu zen. Denboraldi honetan 18 partida jokatu ditu Primera Iberdrolan, 15 aldiz hasierako hamaikakoan egon da eta sei gol sartu ditu. Denboraldiko lehen zatian erdilariak 9 partida jokatu ditu filialean eta hiru gol sartu ditu.