Athletic Clubek Lezamako Egoitza Berria kudeatzeko zerbitzuen kontratua esleitzeko tramiteak hasi ditu.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek lizitazioaren oinarrizko baldintzak deskargatu ahal izango dituzte albiste honetan ematen den estekatik, eta egoitza@athletic-club.eus helbide elektronikora jo ahal izango dute gainerako dokumentazioa eskatzeko, albiste hau argitaratu eta zazpi egun naturaleko epean.