Hurbileko merkataritzari eta Donostiako tokiko merkataritzari balioa ematea da, San Sebastian Shops-ek abian jarri duen kanpaina berriaren helburua. Kanpainak gure hiria lehentasunezko merkataritza-helmuga gisa kokatzea nahi du, herritarrei eta bisitariei Donostiako tokiko merkataritzaz gozatzeaz dakarren esperientzia bakarra eta desberdina helaraziz. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren eta Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotziaren babesa du.
Erosketa-Turismoa bidaia batean erosteaz harago doa. Askorentzat irizpide nagusietako bat bihurtu da opor-leku bat aukeratzeko orduan. Bidaiariek tokiko saltokietara joan nahi dute, non produktuen kalitatea bertako kultura eta identitatearekin konbinatzen diran.
Donostiak, produktuaren eta tokiko marken alde egiten duten lehen mailako saltokiak ditu. Bereziak, iraunkorrak eta lurralde honen bereizgarri den nortasun kultural propioa dutenak. Helmuga turistiko paregabea da, eta bertan erosketa-esperientzia ahaztezina bizi daiteke; Donostian erostea zoragarria da.
Kanpainaren ekitaldiaren aurkezpena dela eta, Javier Hurtado Merkataritza, Turismo eta Kontsumoko sailburuak bisita aprobetxatu nahi izan du, Merkataritza Nazional Sariak irabazi dituztenak zoriontzeko. Hala, Marisol Garmendia Ekonomia Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotziarekin batera, 2020ko edizioko hiru saridunak zoriondu dituzte. Saridunak hurrengoak izan dira:
• Tamayo paperdenda (Saltoki Txikien Sari Nazionala)
• Espe arrandegia (Saltoki Txikientzako Ohorezko Aipamena)
• San Sebastian Shops (Accesita Merkataritza Zentro Irekien kategorian)