Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak lehenengo alarma-egoera baliogabetzen duen Konstituzio Auzitegiaren erabakiaren aurrerapenari buruzko balorazioa egin du komunikabideen aurrean. Adierazpenok Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egin ditu, “Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen atarian” jardunaldian.
IZAPIDETUTAKO ISUNAK
Eusko Jaurlaritzak 22.955 isun-proposamen izapidetu ditu alarma-egoeran oinarrituta: 13.500 bat isun Ertzaintzak eta beste 9.500 udaltzaingoek. Horiei Barakaldoko, Bilboko eta Gasteizko udalek izapidetutakoak batu behar zaizkie, alarma-egoerako isunen zehatze-prozedura propioa baitute.
Isun horietako gehienak oraindik erreklamatzeko edo kobratzeko epean daude. Jada ordaindu direnak milioi eta erdi eurora iritsi dira.