Organo Hamabostaldiaren baitan, aurten ere bi kontzertu izango dira Azpeitian, Loiolako Basilikan. Abuztuaren 3 eta 19an izango dira kontzertuak eta uztailaren 28a bitartean jaso daitezke gonbidapenak Kultura Sailean. Covid-19a dela eta ikus-entzule mugatua izango dute kontzertuek, eta horregatik, beharrezkoa izango da gonbidapenak aurrez hartzea; pertsonako gehienez ere 4 sarrera hartzeko aukera izango da. Izan ematea eta gonbidapenak jasotzea kultura sailean bertan egin beharko da ( telf: 943157068).
Abuztuaren 3an, 20:00etan Giampaolo di Rosa organujolearen kontzertua izango da entzungai. Abuztuaren 19an, 19:30ean, berriz, Tetraphilla Ensembleren “Ad Maiorem Dei Gloriam” entzuteko aukera izango da. Taldea Ander Telleri,a akordeoi mesotonikoak; Anna Margules, flautak; Vanesa García, sopranoak; Elena Ruiz, mezzosopranoak; César Polo, tenorrak eta Jorge Apodaca, baxuak osatzen dute.