URAk lizitatu egin ditu Arratiako ibaiadar bat BI-3530 errepidearen azpitik igarotzeko pasabidea ordezkatzeko obrak

0

Eusko Jaurlaritzaten erakunde publiko Uraren Euskal Agentziak lizitatu berri ditu Artean Arratiako ibaiadar bat BI-3530 errepidearen azpitik igarotzeko  pasabidea ordezkatzeko obrak, eta sekzio hidrauliko handiagoa emateko, 79.000 €-ko lizitazio-aurrekontuarekin gehi BEZa. Obra horiek Arratia ibaiaren ibaiadar hori naturalizatzeko proiektu baten barruan sartzen dira. Proiektu horrek xede du ibilgu et ibaiertzak lehengoratzea, ibai-tarte horretan tokiko galeria-basoa berreskuratzea, eta ibilgu tarte horri ur-hustutze ahalmen handiagoa ematea.

Arratia ibaiaren izenik gabeko ibaiadar horrek Arteako (Bizkaia) Astui kalearen albo batetik jariatzen du, eta Calleja eta Astuibekoa kaleen eta BI-3530 errepidearen azpitik egiten du bide. Gaur egungo egoeran, bai Astui kaleko hormigoizko alboko ubidearen sekzioak, baita pasabideenak ere, ez dira nahikoak ur handiko gertakarietan.

Proiektuak hiru jardun-arlo ditu:

  • Alde batetik, egungo hormigoizko ubidea kendu nahi da (0,90 x 0,90 m-ko sekzioa du Astui kalean), eta errekastoaren ibilgua naturalizatu nahi da, ibilgu natural bat sortuz, erribera etzanekin eta 54 metroko luzera duen trazadura lerromakurrarekin. Lan horiek URAren ibilguak lehengoratzeko eta mantentzeko zerbitzuak egingo ditu.
  • Bestalde, BI-3530 errepidearen azpiko egungo pasabidea kenduko da; ibilbide irregularra du, bat-bateko bihurguneekin, eta sekzio nahikorik ez. Horren ordez, 2,00×1,20 metroko sekzioko eta 23,52 metroko luzerako pasabide bat eraikiko da. Lan hauek dira, hain zuzen ere, orain lizitatzen direnak.
  • Azkenik, ibilguak leheneratzeko zerbitzuak 23 metroko luzera duen ibilgu-tartearen leheneratzea osatuko du, BI-3530 errepidearen eta Astuibekoa kalearen artean. Astui kaleko ubidetik gora, Calleja kalearen azpitik igaro ondoren, errekak trazadura naturala du berdegunean. Orain, ibilgu natural horri jarraipena eman nahi zaio, ubidetik ibaian behera, Astuibekoa kalearen azpitik igaro eta Arratia ibairaino 40 metro gehiago luzatzen den tarte batean.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.