Barakaldon 210 langabetu kontratatu ahal izango dira

0

Gaur iragarri du Barakaldoko Toki Garapenerako Agentziako Enplegu Arloko zinegotzi ordezkari Juan Antonio Pizarrok aurki udalerriko 210 langabe kontratatuko direla, aurtengo urtearen amaieran eta 2022an abian jarriko diren enplegu plan berriei esker.

Kontratazioak burutu ahal izateko, 2,7 milioi euro inbertituko dira. Kopuru horren zatirik handiena ¿ ia 2,4 milioi -, Idoia Mendia zuzendari duen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak jarriko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez.

Bi plan desberdinetan ¿ Enplegu Plana eta Gazte Enplegurako Plana -banatuta dago ekimena, Pizarrok adierazi duenez, eta haren bidez 160 pertsona kontratatuko ditu zuzenean Inguraldek 4 eta 8 bitarteko alditan, bai eta laguntzak emango ere enpresei gutxi gorabehera 50 bat lagun kontratatzeko.

Guztira, 68 proiektu desberdin garatuko dira; horietatik, 63, Enplegua Sustatzeko Ekintzetarako, eta beste bostak, berriz, Gazte Enplegurako Planerako.  «Pandemiak eragindako krisiaren ondorengo ekonomia berroneratzeko garaian bagaude ere bete-betean, enplegua sortzeko ahalegina egiten jarraitu behar dugu. Ez dugu inor atzean uzterik. Horrelako ekimenen bidez, langabezian diren barakaldarren laneratzea bultzatzen dugu, eta, batez ere, zailtasunak dituzten kolektiboena, esate baterako, gazteena», esan du Juan Antonio Pizarrok.

Bi dira planon bidez Pizarrok zuzentzen duen Arloak iritsi nahi dituen helburuak: alde batetik, bereziki egoera ahulean dauden kolektiboei lanbide- eta enplegu-aukerak eskainiko dizkiegu, eta, bestetik, pertsona horiek Barakaldorako onura publikoko eta gizarte-intereseko jardueretan aritzea lortuko dugu».

Proiektuak hautatzea, diseinatzea eta, ondoren, kontratazioak garatzea udaleko departamentuen eta hirian lan egiten duten izaera publikoko erakunde autonomoen arteko komunikazio- eta lankidetza-prozesu luze baten emaitza da, eta horrek erakundeen arteko koordinazio-ahalegina eskatzen du, kudeaketa publikoaren ia esparru osoa inplikatzen duena.