Deialdiaren oinarriak:
https://www.urolaerdia.eus//euskara/lan-eskaintza
https://www.urolaerdia.eus//fitxategiak/dokumentuak/laneskaintza/eskaera-orria.odt
Aurkezteko baldintzak
• Europako Batasuneko kide diren estatuetakoren baten nazionalitatea izatea, edota Europako Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazioaren arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion Estaturen bateko nazional izatea.
• Baita ere parte har dezake Europako Batasuneko kide diren estatuetakoren bateko nazionalen ezkontideak, zuzenbidez banatuta ez badago, baita horren ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengo hauek hogeita bat (21) urtez beherakoak izan edota zaharragoak izan, baina haren kontura bizi baldin badira.
• 16 urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako gehienezko adina gainditu gabe izatea.
• Titulazio hauetakoren bat, edo baliokidea, ekuditzea edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: batxillergoa edo bigarren mailako lanbide-heziketa. Titulua atzerrikoa baldin bada, homologatua dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri baten jabe izatea.
• Lanpostuari dagozkion zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea; dagokion mediku-zerbitzuak egiaztatuko du hori.
• Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbi tzu tik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako ezgaikun tza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta fun tzi onarioen kidegoan edo eskalan sar tze ko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko an tze rako eginkizunak bete tze ko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoe ra baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldin tza berberetan enplegu publikora iristea erago tzi ko duenik, hain zuzen.
• Ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legeak —Herri Administrazioen zerbitzuko Pertsonalaren Bateraezintasunei buruzkoak— ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasunezko kausa legalen batean sartuta, baina lege-arau horrek berorrek aipatzen duen aukera-eskubidea erabil dezakete dagoeneko postu publiko batean daudenek edo bateraezina den jarduera pribatu batean dihardutenek.
• Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko Euskerazko C1 maila egiaztatzea, edonolako titulu ofizialaren bidez.
• B motako gida baimena edo baliokide baten jabe izatea.
• IT txartela baloratuko da.
Hezitzaileen funtzioak
Urola Erdiko Mankomunitateak 2015an onartu zuen giza-baliabideak arrazionalizatzeko programa, bertan ezarri ziren hezitzaileen funtzio hauek:
• Ikuskapen zerbitzua: hondakinen inguruko legedia zaindu eta arau-hausleak identifikatzea
• Lapatxeko zabortegia ixtea
• konpostatze zerbitzua: auto- zein auzo-konpostaren jarraipeneko lanak egitea
• hondakinen bilketa sistemak aldatzea (industria): atez ateko sistemak sortutako gorabeherak kudeatzea
• Kontratazioak: ingurumen-zerbitzuari kontratazio arloan laguntzea
• Zeharka kudeatzen diren zerbitzuak zaintzea: ikuskapen lanak egitea azpi-kontratatutako zerbitzuen kalitatea zaintzeko.
• Sortzen denaren arabera erabiltzaileei kobratzea: zerbitzua ezartzeko lanetan laguntzea.
• Zerga eta tasen kobrantza
• EEHen kudeaketa: hondakinen sortzaileei laguntza eskaintzea
• Garbiguneen kudeaketa hobetzea: erabiltzaileei laguntza eskaintzea, eta kudeaketan hobekuntzak proposatzea.